XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joko araudia

Bi jokalari.

Helburua: jokalari bakoitzak bere ordularian 12 orduak kokatzea, 1etik 12rako ordena segituz.

Jokalari bakoitzak ordulari bat hartzen du, batak goizeko orduak erakusten dituena, besteak arratsaldekoak.

Norberak egun-erdiari dagozkion 12 laukitxoak hartzen ditu.

Goizekoek kolore bat dute, arratsaldekoek beste bat.

Lehen jokalariak, aukeratu duen dadoa botatzen du eta bere egun-erdiaren lehen ordua lortzen saiatzen da.

Ordu ona bada, dagokion laukitxoa behar tokian ezartzen du eta orratza orduaren gainean.

Bestela, bigarren jokalariak hartzen du txanda.

Jokalari bakoitzak bere ordulariaren ordu-laukiak bete behar ditu, orratzarekin itzuli osoa eginez.

Lauki guziak bete dituena da irabazle.